Duela 25 urte...

Kinto lakuntzarrak

Guaixe 2025eko azaroaren 11

Kinto lakuntzarrak. ARTXIBOA

Mende erdia ospatu zuten.

1950. urtean jaiotako lakuntzarrek mende erdia bete zuten 2000. urtean. 50 urte betetzeko kintoak azaroaren 4an elkartu ziren. Ospakizunak elizan hasi zituzten, hildako kintoen aldeko meza izan baitzen. Ondoren bost hamarkada bete zituzten kintoek bazkari ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Mahaitik jaso ondoren parrandak segitu zuen.