Lakuntzako Udalak hirigintza planean bi aldaketa egin nahi ditu. Hori egin ahal izateko dagoeneko Ingurumeneko zuzendari nagusiak emandako ingurumen txosten estrategikoa jaso du. Lakuntzako Udalak bi aldaketa egin nahi ditu hirigintza planean. Alde batetik, Itxesalde futbol zelaiaren iparraldean eta mendebaldean dauden lurrei dagokiena. Gaur egun lursail horiek "Komunitate-ekipamendurako sistema orokorra - Kirola" izendapena dute. Baina kirol instalazio horiek handitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, eta hango lurzoruak lauak direnez, eta udalaren proposamenak da belardi gisa erabiltzen jarraitzea. Beraz, lur sail horiek lurzoru urbanizaezin gisa birsailkatu nahi ditu udalak.
Bestetik, Lakuntzako Udalak gasolindegiarekin muga egiten duen lurzatiaren egungo sailkapena ere aldatu nahi du. Ustiapen naturalerako gorde beharreko lurzorua (laboreak) izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (jarduera bereziak) izatera pasa dadin. Hau da gasolindegiaren kategoria bera izanen du: hidrokarburoen salmentarekin lotutako zerbitzuak eta/edo ibilgailuak eta makinak manipulatzeko eta konpontzeko tailerra.
