Txirrindularitza

Luca Martinez, lehen nafarra eta mendiko txapelduna Iruñerriko Itzulian

Guaixe 2025eko uztailaren 28a

Danena Tolosa taldeko txirrindulari lakuntzarrak itzuli bikaina egin du

Uztailaren 25ean despeditu zen junior mailako Iruñerriko Itzulia, Iruñeko Redineko Zaldi Zurian jokatutako etaparekin (111 km). Etapa gorabeheratsua izan zen, eta tartean txirrindulariek bigarren mailako Orendain gaina bitan gainditu behar izan zuten. Tolosa-Danena taldeak lan ederra egin zuen eta Eñaut Urkaregi gailendu zen azken etapan, helmugara bakarrik iritsita (2:31:36). Bere taldekide Luca Martinez lakuntzarra 20. postuan sailkatu zen. 

Sailkapen orokorrean Lucas Strahodinskyk irabazi du Iruñerriko Itzulia (10:14:59), 3 segundora Hector Fernandez (Alimco Campagnolo) eta 5 segundora Aran Boix (Tot Net-Terrassa) zituela. Luca Martinez hamalaugarren sailkatu da, 58 segundora, lehen nafarra eta mendiko txapelduna. Sekulako itzulia egin du lakuntzarrak. Tamalez, bere taldekide Ekain Imazek erorikoa izan zuen bigarren etapan eta ezin izan zuen lasterketan jarraitu.