Lehen Hatortxuan jaiotako Eztizen Artola haur motxiladun ohia eta Harrera Elkarteko Aduna Mendizabalen igo ziren oholtzara eta Katamalok Gurarika kantatu zuen, funambulistak zeharkatzen zuen bitartean. "Hatortxu hiltzeko jaio zen" gogoratu zuen Endika Alonsok, baina "aro berri bati ekingo diogu abenduaren 27an Atarrabian, musika jaialdi berri bati: Aske" gaineratu zuen Nerea Eugik. Larrain dantzarekin despeditu zen festa.