Emozioz beteriko lau egun izan zirela esan zuten Hatortxurockeko antolatzaileek Beriain gunean. Baita urteak ere. "Igande honetan lehertu dira guztiak Beriain gunean. Agur esatearen poza, tristura eta nostalgia, denak nahastuta". Elkartasun jaialdiak 30 edizio eta 26 urte zituen, Eztizen Artola idazle eta haur motxiladun oiharen adina. Berak egin zuen lehen hitzartzea agurrean: "Gure biztizak bizigarriago bihurtu dituzue. Indartu egin gaituzue. Bihotzez, eskerrik asko".
Ondoren, Harrera Elkarteko Aduna Mendizabalek hitza hartu zuen, oholtzan irudikatutako pareta bota ondoren: "Bizitza duin baterako behar duten laguntze eskaintzean jarri behar dugu, gure elkrtasun keinurik goxoena bidelagun izanik, etxeratze prozesua xamurragoa gerta dakien". Elkarteak itzulera duina "prestatu, bideratu eta bermatzeko" lan egiten du. Katamalok Gugarika abestia kantatu ondoren, Gotoz Barandiaranek poesia bat errezitatu zuen funanbulistak gune zehartzen zuen bitartean.
30.000
Peto laranjadun txandalariak oholtzara igo ziren eta Fran Balda eta Imanol Azpiroz Kaixer sakandarrak izan zituzten gogoan, baita Sara, Karmele eta dispertsioak eramandako lagun guztiak ere. "Hau zuengatik ere bada". Endika Alonso jaialdiaren sortzaileetako batek aipatu zuenez: "Hatortxu gure bizitza izan da. Bizitza asko, hobe esanda". 26 urtetan 30.000 boluntario inguruk jaialdia arrera atera dutela nabarmendu zuen: "Zuen lana Puerto de Santa Mariara zihoan autobusean zegoen, Lannemezanerako bidea egiten zuen furgonetan, baita Zaballako ekonomatoan ere". Elkartasuna eta maitasuna jaialdiaren "motore eta helburu" izan zirela gaineratu zuen. "Hatortxu badoa, baina ez genuke agur honen aukera pasatzea utzi nahi, hau posible egin duten horiei guztiei eskerrik bero eta handiena helarazi gabe".
Balorazioa
25.00 lagunek parte hartu zuten Lakuntzan ospatutako azken Hatortxurock jaialdian. 7.049 txanda betetzeko erronka luzatu zuten, eta ez dutela hutsik egin jakinarazi dute: "Mila esker bihotzez petoa jantzi duzuen guztioi". Azken edizioari lau helburu jarri zizkiotela esan dute antolakuntzatik: "Hatortxuk agur esatea, urte luze hauetan bidelagun izan ditugun guztiei eskerrak ematea, auzolanaren aldarria lau haizetara zabaltzea eta ospakizun erraldoi bat antolatzea".
Jaialdiak iraun zuen bitartean "giro ederra" egon zela, baina "hainbat eraso matxista" jazo direla salatu dute. "Halako jarrerek gurean tokirik ez dutela gogoraratzeaz gain, emanaldako erantzun publikoa eta aurrez egindako prebentzio lana jarri nahiko genuke balioan". Gune seguru bat eraikitzea helburu izan da jaialdirako.
"Amestutako agurra" egi bihurtu dela gaineratu dute antolakuntzatik.
Aske
Abenduaren 27an, Atarrabian, ospatuko den Aske jaialdiaren berri eman zuten Hatortxurockeko agur ekitaldian. "Musika jaialdi berri bati emango diogu hasiera". Hatortxurocek beri bidea eta funtzioa betea bukatu dela adierazi zuten, eta jaialdi berriak "askatasunaren alde lanean" jarraituko duela azaldu zuten: "Aske izateko jaio garenak aske izan gaitezen".
