Musika eskolako matrikulazio epea zabalik

Guaixe 2025eko irailaren 2a

Lakuntzako kultur etxean dago musika eskola. ARTXIBOA

Irailaren 4an, ostegunean, izanen da. 

Lakuntzako San Saastin udal musika eskolak matrikula epea zabalik du bai aurretik ikasle izandakoendako, bai ikasle berriendako. Matrikulatu nahi duenak ostegunean egin beharko du. Informazioa lakuntza.eus webgunean, 948 576 015 telefono zenbakian edo musikaeskola@lakuntza.eus webgunean jaso daiteke. Lakuntzako musika eskolan honako ikasgaiak daude: musika eta mugimendua, musika hastapena, musika hizkuntza, panderoa, trikitixa, akordeoia, pianoa, bateria eta perkusioa, gitarra, tronpeta, tronpa eta tronboia eta beste ikasleekin taldean aritzeko aukera.