Udan barrena jokatu da Lakuntzako Biltoki gazte elkarteak antolatutako Biltoki futbito txapelketa. Ikusmin handia piztu du eta sakandar ugari bildu da parkean txapelketa jarraitzera. Festen hasierako bezperan jokatutako finaletara bi talde sailkatu ziren, biak lakuntzarrak, eta final borrokatuan Muturbeltz taldea izan zen txapelduna, Apatxiek taldea mendean hartuta. Saria jaso, eta gogoz ospatu zuten lorpena.