Mendia

Zabalarte mendi klubari aitortza

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 9a

Zabalarte mendi klubeko kideak, Lakuntzako festen hasierako suziria jaurti baino lehen.

Lakuntzako mendi klubak herriko festak abiarazi zituen

Zabalarte mendi klubak piztu zuen Lakuntzako festetako suziria. 1994an sortutako taldeak mendi irteerak, krosak, hitzaldiak, Guardetxe igoera (1987-2003) eta Lakuntza-Aralar mendi lasterketa (2011-gaur egun) antolatzen ditu, "ehunka bizipen". Urte luze hauetako boluntario, babesle eta mendizaleak gogoan izan zituzten, Palestina eta presoak ere bai.