Lakuntzarra trafiko istripuan hila

Guaixe 2025eko irailaren 4a

SOS Nafarroaren larrialdi gunea. NAFARROAKO GOBERNUA

Antsoaingo biribilgune batean izan zen ezbeharra. 

Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, Iruñeko Ingurabidean (PA-30), Antsoainera sartzeko biribilgunean, zirkulazio istripua izan zen 17:36 aldera. Ondorioz 76 urteko gizonezko lakuntzarra hil zen. Foru administrazioak azaldu duenez, hildakoak motor bat gidatzen zuen eta auto baten atzeko aldearen kontra talka egin zuen. SOS Nafarroa 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat bidali zituen ezbeharraren tokira, baina Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin motorzalearen alde. Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egin diezaioten. Bestalde, autoaren gidaria onik atera zen. Foruzaingoaren Bide Segurtasuneko patruilak  trafikoa bideratu eta Atestatuen Brigada istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertu zuten. 

Lakuntzarra aurten trafiko ezbehar batean hil den laugarren sakandarra da.