Irailaren 21ean LX Ataun San Martin Proba jokatu zen, aldi berean Gipuzkoako 23 urtez azpiko eta elite mailako Txapelketa izan zena, eta Lehendakari Txapelketa itxi zuen lasterketa.
Hasieratik lasterketa oso mugitua izan zen, etengabeko erasoekin. Azkenean, Rural Kutxa-Alea taldelo bi txirrindulari iritsi ziren batera helmugara eta Antonio Gonzalez nagusitu zitzaion Dario Giulianori. 12 segundora laukote bat sartu zen, Rural Kutxa-Aleako Gorka Corres buru zela. Beraz, tripletea lortu zuen Rural Kutxak. Laugarren Aimar Tadeo Arkauz (Euskadi Fundazioa) lakuntzarra izan zen.
Sergio Gutierrezek (Gomur) irabazi du Lehendakari Txapelketa (118 puntu), Asier Castillaren (Euskadi Fundazioa) aurretik (103 puntu).