Luca Martinez (Danena Tolosa) lakuntzarra juniorren bere lehen urtea ikusgarri ixten ari da. Hiru lasterketa irabazi ditu jarraian, Tafallan –Manex Huarte (Ermitagaña) hirugarren izan zen–, Lukinen eta Obanosen. Aurretik beste bost garaipen ditu, Nafarroako txapelduna da, eta erlojupekoan, Espainiako eta Nafarroako hirugarrena. Txalotzekoa.