Futbola

Unai Zubiria, Nafarroako afizionatuen selekzioarekin

Guaixe 2025eko irailaren 25a

Nafarroako afizionatuen selekzioa. PATXI CASCANTE

UEFA-ko Eskualdeen Kopa prestatzeko kontzentratu dira, Subizan

Nafarroako gizonezko afizionatuen selekzioa martxan dago. Helburua bi urtetik behin jokatzen den UEFA-ko Eskualdeen Kopa prestatzea da. Jaime Sanchez hautatzaileak 26 jokalari deitu ditu, eta tartean aurten Izarrak (hirugarren maila) fitxatu duen Unai Zubiria Gartziandia aurrelari lakuntzarra dago, aurretik hirugarren mailako Noaingo Bidezarran jokatzen zuen jokalaria. Berarekin batera, Unai Martinez, Iñaki Berrueta, Yano Acin, Hodei Buldain, Xabier Arrieta, Daniel Perez, Alejandro Cacho, Lamin Darboe, Francisco Javier Urdanoz, Mikel Casado, Mikel Contin, Julen Etxeberria, Aitor Macho, Ander Oses, Ander Cubillas, Alvaro Velaz, Hodei Urriza Sergio Amadoz, Aitor Navarro, Jaime Gil, Sergio Agudo, Alvaro Pardos, Oscar Leon, Samuel Sanchez eta Hector Goñi jokalariak hautatu zituen Jaime Sanches selekzionatzaileak. 

Nafarroako afizionatuen selekzioak irailaren 24an entrenamendu eta kontzentrazio saioa egin zuten Sotoburun (Subizan). UEFA-ko Eskualdeen Kopako lehen fasea azaroaren 28titik 30era jokatuko da, eta bertatik aterako da 2027ko udan jokatuko den txapelketako azken fasean Espainia ordezkatuko duen taldea. Lehen fase hori prestatzeko lagun arteko bi partida jokatuko ditu Nafarroako selekzioak, oraindik zehaztu ez diren data eta arerioen kontra. 

UEFA-ko Eskualdeen Kopako azken bi edizioak Espainiak irabazi ditu. 2025Ean Aragoik irabazi zuen, eta 2023an Galizak.