Saharako liburutegi ibiltarien erakusketa, Lakuntzan

Guaixe 2025eko urriaren 3a

Saharako liburutegi bat. KABIAK

Urriaren 6tik 24ra, Bubisher proiektuaren hamabosgarrne urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Lakuntzako liburutegian egonen da ikusgai. 

Bubisher elkarteak Saharako liburutegiak sustatu ditu, eta Kabiak elkarte nafarrak herrialdean lan hori eta Saharako kultura ezaguraztea du helburu. Bubisherrek hamabost urte bete ditu, eta haren lanaren berri ematen duen Liburutegi ibiltariak Saharan. Hegoak Hegan erakusketa urriaren 6tik 24ra Lakuntzako liburutegian ikusgai izanen da. Erakusketa liburutegiaren ordutegian bisita daiteke, 16:00etatik 20:00etara. 

Erakusketaren amaiera egunean, eta proiektuaren barruan, Sahararen aldeko ipuinak ipuin kontaketa izanen da, 17:30ean, eta 19:00etan Mendebaldeko Sahararen eta Bubisherren inguruko hitzaldia eta aurkezpena.