Urriaren 3an, ostirala, 17:30ean, Amazonia gara ipuin ilustratuaren kontaketa eginen dute Porrotx eta Marimotots pailazoek, Lakuntzako plazan. Amazonia biodibertsitatean eta baliabide naturaletan aberatsa den lurraldea da; gaur egun, deforestazioak eta tokiko indigenen komunitateei zuzenean eragiten dieten interes militar, komertzial eta industrialek mehatxatzen dute lurraldea. Amazonia gara kanpainak herritarrak mobilizatu nahi ditu, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko.