Lakuntzako Udalak jakinarazi du hiri eta landa lur kontribuzioaren aurtengo bigarren seihilabetekoa ordaindu beharra dagoela. Ordainketa egiteko borondatezko epea azaroaren 3an despedituko da. Udal ordainketak helbideratuta dituztenei aipatu epearen aurretik dagokiena kontu korrontean kargatuko diete. Ordainketak helbideratuta ez dituztenek jaso duten ordainagiriarekin kutxa edo banketxeren batera joan beharko dute ordainketa egitea. Udalak gaztigatu duenez, epea pasata, ordaindu gabeko ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, horrela udalak premiadun bidetik eginen da kobratuko du.