Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak jakinarazi dutenez, Lakuntzan euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu du. Lastailaren 22an hasi eta otsailaren 11ra arte iraunen du. Klaseak asteazken eta ostiraletan izanen dira, proposatu dute ordutegia 09:15etik 11:15era izatea, baina molda daiteke. Izen ematea udaletxean egin behar da eta 5 euro ordaindu beharko dira. Klaseen %80ra edo gehiagora joanda, matrikulako dirua bueltatuko da. Izen ematea hilaren 17ra arte egin daiteke. Informazio gehiago nahi duenak euskara2@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatzi edo 948 464 840 telefono zenbakira hots egin dezake.
Bestalde, AEK-k jakinarazi du Lakuntzan A2.2 mailako taldea sortu dela. Taldea astearte eta ostegunetan izanen ditu klaseak, 17:00etatik 20:00etara. Informazioa jaso edo izena eman nahi duenak 607 624 292 telefono zenbakira hots egin dezake.