Euskara ikasten dutenendako dirulaguntzak ditu udalak

Guaixe 2025eko urriaren 15a

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Eskabideak udaletxean aurkeztu beharko dira, astegunetan, bulego ordutegian. 

Lakuntzako Udalak euskara ikasi edo ikasten ari diren herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du. Haren bidez euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko laguntza jaso dezakete eskatzaileek. Eskabideak aurkezteko azken eguna lastailaren 24a izanen da. Araudia eta aurkeztu beharreko agirien berri lakuntza.eus webgunean jaso daiteke. Argibide gehiago behar dituenak 948 576 015 telefono zenbakira hots egin dezake.