Ur mozketa Lakuntzan

Guaixe

Lakuntza ikuspegia Etxarriko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Zazpi kaleri eragin dio. 

Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak lan bat egin beharra zuen Lakuntzan eta, horregatik, zazpi kaletan ura moztu du gaur, lastailak 13. Ur mozketa 08:00etan hasi da eta lanak iraun bitartean iraunen du. Ur etenak honako kaleei eragin die: Artekale, Errotabide, Herriko Plaza, Kaminosgain, Madalen kaleko 2, 4, 6 eta 8, Mañueta eta Uriz kaleko 1 zenbakitik 22 zenbakira.