Lakuntzak zehaztu du heldu den urteko festen egutegia

Guaixe 2025eko azaroaren 4a

Sansaastinetan danborradak ez du hutsik eginen. ARTXIBOA

San Sebastian eguna larunbata denez, zer egin erabakitzeko udalak batzarra hots egin zuen

Sansaastin festak, Lakuntzako neguko ospakizunak, bai edo bai, San Sebastian eguna hartzen dute. Heldu den urtea egun hori asteartearekin da. Horren jakitun, eta festak behar bezala antolatu ahal izateko, Lakuntzako Udalak batzarrera deitu zituen herritarrak lastailaren 21ean. Udaletxean egindako bilkuran San Saastinak zein datetan ospatu erabaki zuten. Bost eguneko ospakizunak izanen dira, ilbeltzaren 16an, ostiralean, hasi eta ilbeltzaren 20an, asteartean despedituko direnak. Udaletik aurreratu dutenez, igande arratsaldean eta astelehenean "egitarau handirik" ez da izanen. Faltako ez dena danborrada da. 

Lakuntzako gainerako festa egutegia ere zehaztuta dago. Hiri eta herri ihoteak otsailaren 14an eta 17an ospatuko dira, larunbatean eta asteartean. Lakuntzako Pertza, berriz, agorrilaren 16an. Eta udako festak agorrilaren 22tik 27ra izanen dira, larunbatetik ostegunera.