Futbola

Kirolaren bidezko garapen integralaz, Lakuntzan

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 3a

Irurtzungo hitzaldia. NFF

Azaroaren 17an, astelehena, Kepa Diez psikologo eta areto futboleko arbitroaren hitzaldia izanen da, Lakuntzan. 

Nafarroako Futbol Federazioak ekimen berria abiarazi du 2025/2026 denboraldirako oinarrizko kirolean parte hartzen duten entrenatzaileei eta kirolarien gurasoei begira, Kirol praktikaren bidezko garapen integrala lelopean. Hitzaldi zikloa da, Kepa Diez psikologo eta areto futboleko arbitroak gidatzen duena. Hitzaldi horietako bat Lakuntzako Kultur Etxera iritsiko a azaroaren 17an, 19:00etan. Ekitaldi irekia da, doakoa, oinarrizko kiroletan aritzen diren neska-mutilen gurasoei eta entrenatzaileei irekia. Lagun Artea futbol kluba laguntzailea da, baina edozein interesaturi zabalik dago. 

Kepa Diez hizlariak ongi gidatu eta babestutako kirol praktikak haurrengan eta gazteengan dituen onurak aipatuko dizkie bildutakoei; halaber, kirolean arerioari eta arbitroei izan beharreko errespetua eta balio egokiak sustatuko ditu. Ibilbide honetan segi beharreko jarraibide egokiak aipatuko dira, gurasoendako eta klubendako akonpainamendu egokia egiteko ezinbesteko tresnak izango direnak. Hitzaldi hau Irurtzunen egin zen duela gutxi, arrakasta handiz: 50 pertsona inguru bildu ziren.