pilota

Lakuntzak hartuko du Nafarroako kadeteen Lau eta Erdia

Guaixe 2025ko urr. 30a, 12:10

Hiru ostegunetan txapelketako partidak hartuko ditu Behar Zana pilotalekuak.

Hasierako ligaxkako lehen hiru jardunaldiak hartuko ditu Behar Zana pilotalekuak, ostegunero

Urriaren 30ean Nafarroako Kadeteen Lau eta Erdiko Txapelketa hasiko da Lakuntzan. 18:00etatik aurrera lau partida jokatuko dira Behar Zana pilotalekuan. Garciak (Ultzama) Imaz (Zugarralde) izango du aurkari, Lazkanotegik (Bortziriak) Ibañez (PP. San Sebastian), Sagastibeltzak (Aurrera) Unanua (Zugarralde) eta Ramirezek (Zugarralde) Irazoki (Erreka). 

Ligaxkako bigarren jardunaldia azaroaren 6an jokatuko da eta hirugarrena azaroaren 13an, toki eta ordu berean.