Oinarrizko digitalizazio ikastaroa Lakuntzan

Guaixe 2025eko azaroaren 13a

Lakuntzarrak udaletxe inguruan. ARTXIBOA

Telefono mugikorra egoki erabiltzen erakutsiko dute. 

Landa eremuan teknologia gaietan inor atzean ez gelditzeko helburuz, oinarrizko digitalizazko ikastaroa antolatu dute Lakuntzan. Hartan izena ematen dutenek telefono mugikorra segurtasun osoz erabiltzeko jakin behar dena ezagutuko dute. Honako edukiak ditu ikastaroak: telefono mugikorraren oinarrizko erabilera, segurtasuna, eguneroko aplikazioak, albiste faltsuak, sare sozialak eta ikus-entzunezko edukiak sortzea. 

Ikastaroan hamabost pertsonarendako tokia dago. Lakuntzako liburutegiak hartuko du ikastaroa azaroaren 17, 19 eta 21ean, astelehen, asteazken eta ostiralean, 16:30etik aurrera. Udaletxean jaso daiteke ikastaroari buruzko informazio gehiago.