Lagun Artean trebatu eta egun Osasunako jubenil A taldean ari den Djiby Diouf lakuntzarrak azaroaren 8an lehen mailako Osasuna talde nagusiarekin entrenatu zuen, Mateo Castañeda bere taldekidearekin batera. Iker Benito eta Valentin Rosier jokalarien bajak direla eta eman zitzaien aukera. Nolanahi ere, arreta handia piztu zuten.