Eskolako guraso elkarteak antolatuta, puzgarri festa izan zen

Guaixe 2025eko azaroaren 18a

Haurrak puzgarritan gustura pasa zuten. GURASO ELKARTEA

Eskolan eskaintzen diren bi zerbitzuren aldeko ospakizuna izan zen. 

Lakuntzako eskolako guraso elkarteak puzgarrien festa erraldoia antolatu zuen larunbatean, azaroak 15. Behar zana pilotalekuan haurrek puzgarriekin gozatzeko aukera izan zuten goiz eta arratsaldez. Gainera, guraso elkarteak egunean zehar pintxoak, krepak eta taberna zerbitzua eskaini zituen. Puzgarriak jasotzeko garaian ogitartekoak eskuratu edo karaokean kantatzeko eta musika kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen. 

Ospakizun horrekin guraso elkarteak dirua eskuratu nahi zuen, bi zerbitzu irisgarriagoak bihurtzeko. Alde batetik, lana eta familia bizitza uztartzeko, haurrak eskolan 07:45ean uzteko zaintza zerbitzua dago. Eta, bestetik, jangela zerbitzuaren kostua merkatzera bideratu da lortutako dirua. Guraso elkartetik azaldu dutenez, "landa eskolen kokapenagatik (janariaren garraio zerbitzua) eta ikasle kopuruengatik, zerbitzu jangela zerbitzua oso garestiak dira Nafarroako landa eskola txikietan".