Aiaupenanik euskara taldeak bi lan argitaratu zituen. Alde batetik 2000. urtean izandako kontu, gertakizun eta pasarte guztiak jaso zituen 30 bat orriko urtekari batean. Musutruk banatu zuen. Horrekin batera, Lakuntzako euskara taldeak 2001eko egutegia argitaratu zuen. Hiru berezitasun zituen. Batetik, herriko argazki zahar eta berriekin ilustratuta zegoen. Bestetik, lakuntzar guztien urtebetetze data agertzen zen. Azkenik, herriko festa egunak markatuta zeuden.
