Bake epailea izendatu dute

Guaixe 2025eko abenduaren 10a

Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Baita haren ordezkoa ere. 

Karguak hutsik zeudenez, eta udalek osoko bilkuretan hautatu ondoren, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hainbat herritako bake epaile eta ordezko bake epaile izendatzeko erabakia hartu zuen lastailaren 20an. Izendatutakoen artean Lakuntzako bake epaile titularra eta ordezkoa daude: Eugenia Marta Razkin Razkin eta Jose Angel Gil Andueza.