AMLSAk aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena du

Guaixe 2026ko urtarrilaren 8a

Lantegiaren barruko aldea. AMLSA

Ingurumeneko zuzendari nagusiak eman dio.

Aceros Moldeados de Lacunza SAk (AMLSA) Lakuntzan altzairuzko piezak fabrikatzea galdakatzeko lantegia du. 2002an ireki zenetik, zehazki, 1.000 kg-ko edukierako bi galdaketa-labe elektrikoren ordez beste bi labe paratu dituzte, hozteko dorreak dituztenak eta 1.500 eta 2.000 kg-koak, hurrenez hurren. Aldaketa horien ondorioz, jarduerak murriztu egin ditu emakidaren bolumena, Arakil ibaira isuritako urak eta energia-kontsumoaren tasa, etaenpresaren Arbizuko lantegira eraman ditu, besteak beste, aurreko lizentzian sartutako piezen desugertze- eta kontrol-prozesuak.

Egin dira jardueraren funtzionamendu-baldintzak eguneratzeko izapideak; izan ere, txertaturiko aldaketen ondorioz, areagotu egin da ekoizpen-gaitasuna eta gainditu egin du eguneko 20 tonako muga. Hori dela eta, hasieran eskuratu zuen baimenaren ordez, hau da, jarduera sailkatuaren udal-lizentzia, ingurumen-baimen integratua eskuratu behar du, Kutsadura Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Enpresak Lakuntzako lantegiaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera aurkeztu zuen Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuan joan zen urtean. Gobernuak eskaerari oniritzia eman dio, zenbait baldintza jarriz.