Barranquesa Tower Flanges SMU enpresak altzairuzko uztai eta brida forjatu gabeak fabrikatzen ditu Lakuntzan. Enpresak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan aldaketa egitea, ekoizpen prozesuan sortzen diren hondakinen zerrendan beste hondakin batzuk sartzeko. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak hiru hondakin berri aipatutako zerrendan sartzea onartu du. Batetik, 12 01 01 kodea duen burdin metalen karraka-hautsa eta txirbilak, baina bilketa hauts-era ez duten materialetara bakarrik mugatuta. Eta, bestetik, 16 06 01, edo 16 06 03 kodeetan zehaztutako bateria eta metagailuak. Hondakin horiek jatorrian bereizi behar dira.
Bestalde, suteen kontrako segurtasunari dagokionez, instalazioan biltegiratutako hondakinen kopuruak ez du handituko ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.