Uriz kalean, futbol zelairako bidean, zegoen hondakin bilketarako larrialdi guneak su hartu zuen ilbeltzaren 3an. Lakuntzako Udalak azaldu duenez, "sua, ziurrenik, pertsonaren batek erabat itzali gabe botatako errautsek eragin zuen". Udalak azaldu duenez, halakoak "gehiagotan gertatu dira. Praktika arduragabe horrek oraingoan atzera bueltarik gabeko emaitzak izan ditu". Lakuntzako Udalak gaztigatu duenez, "garrantzitsua da gogoratzea baliabide publikoen erabilera eta zaintza ez dela soilik administrazioen ardura, baizik eta espazioa partekatzen eta erabiltzen dugun guztiona".