Lakuntzako Sansaastin festak ilbeltzaren 16tik 20ra izanen dira. Udala ospakizuna prestatzen hasi da eta horren barruan dago garbitasuna. Jai egunetan herria garbi egoteko langileak kontratatuko ditu udalak. Interesa duenak udaletxean eman beharko du izena. Epea ilbeltzaren 9an, ostiralean, 14:00etan despedituko da. Informazioa nahi duenak 948 576 015 telefono zenbakira edo info@lakuntza.eus posta elektronikoko helbidera idatzi dezake.