Urtarrilaren 16tik 18ra, ostiraletik igandera eta asteartean ospatuko dituzte aurten lakuntzarren San Saastin omenezko festak. Egun handia, sainduaren egunean izanen da, urtarrilaren 20an; gauerdian danborrada eginen dute, eta goizean San Saastin ermitara erromeria eginen dute eta, besteak beste, Alkate Dantza eginen dute kintoek. Hala ere, asteburu osoan zehar izanen da zer ospatu Lakuntzan. Ekimen ohikoetako bat Piperropil txapelketa da: ostiralean izanen da, 19:00etan, eta parte hartzaileek 16:30etik 17:30era eraman beharko dituzte piperropilak udaltxeko batzar gelara.
Festak direla eta zenbait ohar kaleratu ditu Lakuntzako Udalak: herrigunea ibilgailuendako itxita egonen da, autobusa Sakanako Mankomunitatea geldituko da, urtarrilaren 20an osasun etxeak ohiko ordutegia izanen du, eta herritarren laguntza eskatzen du kale garbiketan.
2026ko Lakuntzako San Saastiñek
Urtarrilak 16 ostirala
18:00 Txupinazoa, udaletxean.
Danborrada txikia eta Zarata Txarangarekin musika animazioa.
19:00 Piperropil txapelketa, udaletxean.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Auzatea, plazan.
20:30 Zezensuzkoa, plazan.
20:00 – 23:00 Alaiki taldea, plazan.
23:00 Kontzertuak, Biltokin: Rural Crew eta Oihuka taldeak.
Urtarrilak 17 larunbata
12:00 Mintzapraktika: Lakutzako euskias akordatzen yeiz?, udaletxean.
13:00 Auzatea eta Sakana Kantuz, plazan.
15:00 Faxismoaren aurkako gazte bazkaria, kultur etxean.
16:30 – 19:30 Puzgarriak, Behar Zana pilotalekuan.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Auzatea, plazan.
20:00 – 22:00 Muxutruk taldea, plazan.
20:30 Zezensuzkoa, plazan.
00:00 – 02:00 Muxutruk taldea, plazan.
Urtarrilak 18 igandea
12:00 Haize Txikiak bandaren kontzertua, kultur etxean.
13:00 Herri kirolak. Aizkolariak: Maika Ariztegi / Bea Tanko; Eloi Kortxero / Eñaut Oirabide; Iker Gorriti / Aritz Oiarbide; Ion Erdozia / Goizeder Beltza; Iban Resano / Juanjo Lopez. Harri jasotzaileak: Lierni Osa eta Zugarrondo senideak. Tronzalariak: Lakuntzako neska-mutilak.
13:00 Auzatea, plazan.
13:30 Erraldoi eta buruhandiak: Lakuntzako konpartsa.
17:30 Irantzu Gonzalez dantza eskolaren dantza erakustaldia. Koreografoa: Saioa Iraizoz Erviti.
20:00 Txokolate jana, gurasoen eskutik, plazan.
20:30 Zezensuzkoa, plazan.
Urtarrilak 20 asteartea
00:00 Danborrada, plazan.
07:00 Lakuntzako Abesbatzarekin aurora.
11:00 San Saastin ermitara erromeria, Iñaki Bizkaik girotua.
12:00 Meza, San Saastin ermitan.
12:30 Auzatea, San Saastin ermitan.
18:30 Elai Alai dantza taldearen dantza emanaldia, plazan.
19:00 Alkate Dantza, plazan.
19:30 Buruhandiak.
20:00 Auzatea, plazan.
20:30 Zezensuzkoa, plazan.