Hamazazpigarren aldiz jokatzen ari da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Lakuntzako kanporaketa Gure Nahia jubilatu elkartean jokatu zen larunbatean, ilbeltzaren 10ean. Dozena bat bikotek eman zuten izena eta haietako bi izan dira Nafarroako kanporaketarako sailkatzea lortu dutenak: Carlos Turumbai eta Esther Olaetxea eta Mikel eta Aitor Azurmendi. Nafarroako finala martxoaren 7an jokatuko da eta bikoteetako batek ezin badu joan, haien ordezkoa izanen da Jokin eta Jesus Mari Goikoetxea bikotea. Txapelketaren final handia Amasa-Villabonan jokatuko da martxoaren 28an.