Sakanako Autobiako (A-10) 15,7 kilometro-puntuan, Lakuntza parean, auto istripua izan zen 14:01ean. Ibilgailu bat bidetik atera zen eta bi pertsona zauritu ziren. Autoan zihoazen 57 urteko gizona eta 58 urteko emakumea hainbat kolpe jaso zituzten. Hasiera batean Etxarri Aranazko osasun etxera eraman zituzten, eta, ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Istripuaren tokira Altsasuko suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku taldea joan ziren.