Futbola

Unai Zubiria, atzera ere selekzioarekin

Guaixe 2026ko urtarrilaren 28a

Unai Zubiria, lehen faseko partida batean hamaikakoan, behean, erdian. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

UEFA-ko Eskualdeen Kopako final laurdenetan Nafarroako gizonezkoen afizionatuen selekzioak Euskadi izango du arerio eta Jaime Sanchez hautatzaileak Unai Zubiria deitu du

Bi urtetik behin jokatzen den UEFA-ko Eskualdeen Kopan murgilduta dago Nafarroako gizonezko afizionatuen selekzioa. Nafarroako selekzioa, historia egin lehen fasea gainditu ondoren, lehen aldiz ariko da final laurdenetan. Arerio latza izango du, Euskadiko afizionatuen selekzioa. Norgehiagoka ilbeltzaren 28an jokatuko da, Agoizko San Miguel Berrian, 18:00etan. Partida bakarrera jokatuko da final laurdena.

Jaime Sanchez hautatzaileak hemezortzi jokalari deitu ditu, eta berriro Unai Zubiria Gartziandia lakuntzarrarengan konfiantza jarri du. Aurten hirugarren mailako Izarrarekin fitxatu duen aurrelariak lan itzela egin zuen UEFA-ko Eskualdeen Kopako lehen fasean, golak tarteko. Berarekin batera Unai Martinez, Iñaki Berruete, Ibai Alonso, Hodei Buldain, Bingen Begiristain, Xabier Arrieta, Daniel Perez, Alejandro Cacho, Francisco Javier Urdanoz, Mikel Contin, Oscar Leon, Aimar Martiarena, Alvaro Velaz, Iker Gil, Ander Sainz, Samuel Sanchez eta Mattin Valenzuela jokalariak ariko dira Nafarroako afizionatuen selekzioan.

Sanchezek azaldu duenez, “munduko ilusio guztiarekin” daude, eta Euskadiren kontrako partida “exigentea eta lehiakorra” izango da.

Gainontzeko final laurdenetan, Kanariak Errioxa izango du aurkari, Kataluniak Aragoi, UEFA-ko Eskualdeen Kopako egungo txapelduna, eta Galiziak Asturias.