Gure Nahia jubilatu elkarteak Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa hartu zuen larunbatean, otsailak 7. Hamaika bikotek eman zuten izena eta txapelketan aurrera egitea lortu zutenak bi izan ziren: Jokin eta Jesus Mari Goikoetxea eta Xanti Lopetegi eta Aritz Pellejero. Hurrengo errondara haietakoren batek aurkezterik ez balu Ekain Ruiz de Erentxunek eta Xabat Arraizak osatutako bikoteak ordezkatuko luke.