Lakuntzako erreferente feministen bila

Guaixe 2026ko otsailaren 18a

Erreferenteen berri emateko prestatutako fitxak. LIBURUTEGIA

Liburutegian dauden fitxak bete daitezke. 

Lakuntzako Bilgune Feministak eta Lakuntzako Udal Liburutegiak Emakume Erreferenteak ekimena martxan jarri dute. Haren bidez, erreferenteak izan diren emakumezko lakuntzarrak ikustarazi nahi dituzte. Egiteko horretan lakuntzarrei laguntza eskatu diete. Emakumezko erreferente lakuntzar baten berri eman nahi duenak liburutegira joan beharko du eta han fitxa bat bete beharko dute. Izen-abizenak idazteaz aparte, honako galderari erantzun beharko diote: zergatik da edo izan da zuretako erreferentea? Ahal bada, emakumezkoaren argazkia eramatea proposatzen dute. Lehentasuna emakumezko lakuntzarrek dute, baina beste nonbaitekoak izan daitezke. Jasotzen dituzten fitxa guztiekin emakumezko erreferente horiei ikusgarritasuna emanen diete martxoaren 8an, jasotako fitxekin erakusketa osatuko baitute.