Zirkulazio zerga kobratuko dute Lakuntzan

Guaixe 2026ko otsailaren 16a

Autoak Mikel Arregi kalean aparkatuta. ARTXIBOA

Epe barruan ordaintzen ez bada, errekargua ere pagatu beharko da. 

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 4an bukatuko da. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei aipatu data baino lehen zenbatekoa kontu korrontean kargatuko diete. Udalaren erreziboak helbideratuta ez dituztenek, berriz, epearen aurretik Lakuntzako kutxa edo banku batean pagatu beharko dute. Epea pasata, bakarren batek zerga ordaindu ez badu, premiamendu bidetik kobratzeko Agentzia Exekutibora horren berri bidaliko du udalak, eta ordainagiriko kopurua eta dagokion errekargua ordaindu beharko dira.