Futbola

Unai Zubiria eta Nafarroa, sorpresa ematera

Guaixe 2026ko otsailaren 27a

Nafarroako afizionatuen futbol selekzioak Nafarroan egindako azken entrenamendua. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

Lakuntzarrak UEFA-ko Erregioen Kopako azken fasea jokatuko du Nafarroako afizionatuen selekzioarekin.,

Nafarroako afizionatuen futbol selekzioak Katalunia du aurkari UEFA-ko Erregioen Kopako azken fasean, Terrassan. Unai Zubiria lakuntzarra da Nafarroako selekzioak hautatutako jokalarietako bat, eta aurrelaria ilusio handiz ari da. Katalunia da faboritoa, baina Nafarroa sorpresa ematera aterako da. Beste finalerdia Galiziak eta Kanariar Irlak jokatuko dute. Final handia igandean erabakiko da.