Mendi lasterketen egutegia pil-pilean dago eta zenbait probetako izena emateak zabaldu dituzte. Lakuntza-Aralar mendi lasterketan data aldatu dute aurten. Ekainean izan beharrean, maiatzaren 31n jokatuko da proba. Bi ibilbide izango ditu. Ohikoa, luzea (26 km, 1200 m+) edo laburra (13 km, 650 m+). Biak batera abiatuko dira, 9:30ean. Ibilbide laburra oinez egiteko aukera ere badago, 8:30ean. Izena ematea otsailaren 24an, asteartean, ireki zuten, Kronoak webgunean. Ibilbide luzea Nafarroako Rankingerako eta Euskal Herriko Koparako puntuagarria izango da.
Maiatzaren 30ean, larunbata, 19:00etan, Lakuntzako plazan, Ali Saidh saharar musikariaren kontzertua, Lakuntza-Aralar mendi lasterketa solidariaren barruan, ANAS Sahararen Lagunak Nafar Elkartearekin elkartasunean. Bitartean, dortsal solidarioak salgai egonen dira.