Txirrindulariak

Luca Martinezek garaipenarekin ekin dio denboraldiari

Guaixe 2026ko martxoaren 5a

Luca Martinez esprintean gailendu zen. DANENA TOLOSA

Danena Tolosako lakuntzarrak San Veremundo Zirkuitua irabazi zuen, Villatuertan

Martxoaren 1ean Nafarroako junior mailako lehen txirrindularitza proba jokatu zen Villatuertan, XLVIII. San Veremundo Zirkuitua. 

Lasterketa mugituan hirukote bat batera iritsi zen helmugara eta esprintean Luca Martinez lakuntzarra (Danena Tolosa) izan zen azkarrena, Connor Aranburu (Zu eta biok) eta Teo Garciaren (Recambios Callejo) aurretik. 

Ekai Erdozia (Sakana Group) hamaseigarren sailkatu zen; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 20.;  Manex Huarte (Sumelec-Ermitagaña) 27.; Urko Oiarbide (Sakana Group) 29.; Oier Pagola (Quesos Albeniz) 32.; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 36.; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 40.; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 53.; Janitz Zufiaurre (Sumelec-Ermitagaña) 55., Asier Flores (Quesos Albeniz) 71.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 72.; Javier Arenal (Sakana Group) 80.; Alex Gonzalez (Sakana Group) 82.; eta Unax Etxeberria (Sakana Group) 84.