Lakuntzako etxeetako ur kontagailuak aldatzen hasiak dira

Guaixe 2026ko martxoaren 6a

Lakuntzako plaza. ARTXIBOA

Adierazitako ordutegian etxean inor ez badago edo kontagailua etxe barruan badago, gaztigatzeko eskatu dute. 

Sakanako Mankomunitateak Lakuntzako edateko ur sarea sektoretan banatuko du. Eta, horrekin batera, etxeetan ur kontagailu berriak jartzen ari da otsailaren 24az geroztik. Egiteko hori Ciaqua Gestin del ciclo integral del agua enpresako langileak egiten ari dira. Etxeetara noiz joanen diren jakinarazten ari dira. Lan horiek 08:00etatik 16:00etara egiten ari dira. Baina adierazitako ordutegian etxean inor ez badago edo kontagailua etxe barruan badago, 645 497 608 telefono zenbakira hots egiteko eskatu dute. 

Jartzen ari diren kontagailu berriak ur kontsumoaren irakurketa telematikoa egiteko aukera emanen dute. Ura banatzeko sarea sektoretan banatuta, berriz, Mank-eko langileek errazago antzemanen dituzte ur ihesak.