2026/03/20 - 2026/03/27 18:00

Korrika Kulturala

Korrika kulturala Lakuntzan

Korrika kulturala Lakuntzan
Kultur Etxea, Lakuntza

Martxoaren 19an, osteguna, Atharratzera, Korrika hasierara, joateko autobusa antolatu dute Lakuntzan; liburutegian eman daiteke izena. Martxoaren 20an, ostirala, 18:00etan, Korrika txikia antolatu du herriko Korrika batzordeak, eta 21etan, larunbata, Zabalarte elkartearekin mendi irteera eginen dute Korrikaren ekitaldien barruan. Egun berean, 19:00etan, kultur etxean, Laburbira euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituaren emanaldia izanen da. Martxoaren 23an, 15:49ean, pasako da Korrika Lakuntzatik, eta hurrengo egunean, 24an, Mintzapraktika antolatu dute jubilatuen elkartean. Korrika kulturalarekin amitzeko martxoaren 27an, ostirala, 17:00etan, liburutegian, Bi eta bat soinudun ipuinak, Bapateanzirko taldearen ipuinak eta soinuak nahasten dituen ipuin kontaketa izanen da.