Biltoki Eguna antolatzeko laguntza eskaera

Guaixe 2026ko martxoaren 19a

Kontzertua Biltokin. ARTXIBOA

Antolatzaileek egitarau zabalagoa prestatu dute eta aurrera aterako laguntza premian daude. 

Biltoki gazte egoitzaren eguna apirilaren 11n ospatuko da. Gazteek jakinarazi dutenez, "aurten egun horren alde apustu handiagoa egin dugu eta lan asko egin dugu antolaketan". Ospakizuna plazan izanen dela aurreratu dute, "aurreko urteetan baino handiagoa izateko asmoz. Jende asko etortzea espero dugu, eta egitaraua behar bezala gauza dadin herritarren laguntza beharko dugu". Biltokikoek jakinarazi dutenez, garbiketa, barra, muntaketa, sarrera salmenta eta beste hainbat lanetarako txandak egonen dira. 

Laguntzeko prest daudenak haiekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Hala egiten dutenek txanden taulak jasoko dituzte, nahi duten txanda aukeratzeko. Horretarako, 619 67 64 74 telefono zenbakira idatzi edo hots egin daiteke. 

Gazteek aurreratu dutenez, "egun osoko egitaraua prestatu dugu: bermuta, bazkaria, graffitti erakusketa, karropoteoa kontzertuak eta bestelakoak".