Txirrindularitza

Sakana Group-Aralarrek aurtengo sei taldeak aurkeztu ditu

Maider Betelu Ganboa 2026ko apirilaren 1a

Promesen mailatik hasita junior mailara bitartean 32 neska-mutil trebatuko dira klub sakandarrean.

2026 denboraldiko taldeen aurkezpena martxoaren 29an egin zen klubaren jaioterrian, Lakuntzan. Talde guztiak atera izanagatik pozik eta denboraldi berriarekin ilusionatuta azaldu ziren Sakana Group-Aralar klubeko juntakideak, eta babesleak (Sakana Group, Alea, Permagsa, Industrial Barranquesa, Trefinasa, Legarbe eraikuntzak eta Arribici) biziki eskertu zituzten.