Biltoki eguna ospatuko dute

Guaixe 2026ko apirilaren 1a

Apirilaren 11n, larunbata, Lakuntzako gazte egoitzaren eguna ospatuko dute; egun osoko egitaraua antolatu dute. 

Lakuntzako gazteek Biltoki eguna antolatu dute apirilaren 11rako. Egun osoko egitaraua antolatu dute: bermuta, bazkaria, graffiti erakusketa, karropoteoa, kontzertuak... Jende asko hurbiltzea espero dute eta egitaraua behar bezala aurrera eramateko herritarren laguntza eskatu dute ere. Laguntzeko prest daudenak haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute (619 67 64 74). Egunerako kamisetak kaleratu diuzte eta 12 eurotan eros daitezke. 

Lakuntzako Biltoki eguna

Apirilak 11 larunbata

12:00 Buruhandiak, plazan.

12:00 Kalba jolasa eta bermuta, plazan.

15:00 Bazkaria, plazan.

17:00 Graffity erakustaldia, plazan.

20:00 Kontzertuak, plazan: Victor Rutty, Rober del Pyro, DJKaef, Bulkada, Irati 58, The Church Back Boys eta Streetwise.

03:00 Biltotek, Biltokin: DJ Larreta.