Ekainaren 26ik 28ra Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Gazteen Dantza Topaketaren 2026ko edizioa izanen da, Lakuntzan. 15 eta 26 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta helburua gazteen arteko harremanak sendotzea, kide izatearen sentimendua idartzea eta euskal dantzek etorkizunean izanen dituzten erronkei buruz hausnartzeko eta proposamenak partekatzeko gune bat eskaintzea da. Apirilaren 10era arte eman daiteke izena; izena ematea eta informazio gehiago gazteendantzatopaketa@gmail.com edo 690 81 25 14 telefonoan.