Kalba jokoaren eta bazkariaren ondoren, graffiti tailerrean plazako kontzertu guneko hesigune guztia apaindu zuten gazteek. T.C.B.B., Irati, Bulkada, Streetwise eta Victor Rutty, Rober del Pyro eta DJKaefekin primerako giroa izan zen plazan, Sakanatik eta ibarretik kanpo jende asko hurbildu baitzen kontzertuetara, Victor Rutty rap kantariak erakarrita. Hura bukatuta, Biltoki gaztetxean DJ Larretak itxi zuen festa.
Argazkiak: GUAIXE eta BILTOKI