Apirilaren 16tik 18ra Junior mailako Nazioen Kopako Volta Castelló jokatu da, junior mailako lau etapa ikusgarri izan dituena. Tolosa Danenan aritzen den Luca Martinez lakuntzarra Espainiako junior mailako selekzioarekin lehiatu zen, ikusgarri. Diego Lopez, Aitor Martinez, Raul Lopez, Vicent Andres eta Alejandro Wymmersch izan zituen taldekide.
Nazioen Kopako lehen etapa Castellonen hasi eta despeditu zen 116 km-ko etapa gogorra. Eraso eta ihesaldiz betetako etapan, azken tartean Seff Van Kerckhove belgiarrak erasoa jo zuen eta etapa irabazi zuen (2:49:51). Atzetik zetorren taldetxoan Luca Martinez izan zen azkarrena eta probako bigarrena, 15 segundora.
Bigarren etapa Altura eta Moncofa artean jokatu zen (94 km), tartean sterrato eremuak zituela. Luca Martinez moztuta geratu zen, erorikoak tarteko. Baina Segorbeko hirugarren eta azken etapan atzera ere bikain aritu zen lakuntzarra. Faboritoen artetik Kristian Flaterud-ek erasoa jo eta norvegiarrak etapa garaipena lortu zuen, eta Luca Martinez bigarren sailkatu zen.
Sailkapen orokorrean Seff Van Kerckhove beldiarra izan da Volta Castellóko txapelduna. Raul Lopez hirugarren izan zen, Aitor Martinez laugarren eta Luca Martinez zazpigarren.