Eskolak bisita hartu du

Guaixe 2026ko apirilaren 22a

Eskolako ordezkariak bisitan etorritako irakasleekin. LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA

Portugalgo irakasleak eskolaren martxaren nondik norakoak ezagutu dituzte.

Lakuntzako herri eskolak Portugal hegoaldeko Lagos hiriko hiru irakasleren bisita hartu zuen atzo apirilak 21. Lakuntzako eskolako ordezkariek ikastetxean erabiltzen duten metodologia, eskola txikietan lan egiteko modua eta herri eskolaren balioak zein diren azaldu zizkieten hiru irakasle protgaldarrei. Horretaz aparte, ikastetxea bera erakutsi zieten. Lakuntzako herri eskolako ordezkariek esan dutenez, "horrelako bisitak beti izaten dira ongi etorriak, informazio trukeari esker hobetzen goaz eta!"