Lakuntzako Udalak bere igerilekuko taberna errentan emateko deialdia egin du. Taberna uda sasoian egonen da zabalik. Ostalaritza azpiegitura errentan hartzen interesa dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute udaletxean. Hartan lan proiektua azaldu eta espazioa dinamizatzeko jardueren eta proposamenen eskaintzaren berri eman beharko da. Baina jatekoen zein eskaintza izanen den ere. Lakuntzako Udalak euskararen ezagutza eta eskatzaileak herrian erroldatuta egotea baloratuko ditu. Eskabideak maiatzaren 15era arte aurkez daitezke. Deialdiari buruzko informazioa lakuntza.eus webgunean dago.